2011-03-17

Ipuin kontalaria

KAIXO:
ATZO OSO ONGI PASA GENUEN, IPUIN ASKO KONTATU ZIZKIGUTEN ETA , GERO, FRONTOIAN, URDIAINGO LAGUNEKIN JOLASTU GENUEN.

2011-03-03

Euskal Kultur Elkargoa

Atzoko eguna, ezinen dugu erraz ahaztu,gure ikasleari, Aaroni,beste sarituekin batera,  Iturmendin, omendu genuen eta.
Ekitaldira, Axisko Urmeneta, marrazkilaria, ekarri zuten,baita beste aurkezleak ere,eta Arrano Beltza eskolako ikasle, guraso eta irakasleok, gustora, parte hartu genuen.

Emozio handiko eguna izan zen, denok, pixka bat, hunkitu ginen, horrelakoetan, euskara, komunikazio bide indartsua bilakatzen zaigunez,erabat pozten gara.

Ea, honek euskara gehiago eralbitzeko bideak zabaltzen dizkigun!

2011-02-25

Asmakizuna

ILE LUZELUZEA DAUKATE.
HANKAK AHATE BEZELAKOAK
URREZKO ORRAZIAREKIN
ORRAZTEN DIRA.
UR ONDOAN BIZI DIRA
ZER DIRA? 

2011-02-09

Aaron txapeldun!

Aupa denoi:
Datorren hilabetean, martxoak 2, gure eskolan ospakizun bat dugu. Zer dela eta? Ba 6. mailako Aaron Arbizuk mikroipuin lehiaketako 1. saria irabazi duela eta, horiek banatzera, beste irabazleak eta Axixko Urmeneta, bera, gurekin egongo dira.